Oxtikenia berpizturik, kontzertua antolatu dute larunbatean
2024ko Ekainaren 07a
![Oxtikenia%20berpizturik_%20kontzertua%20antolatu%20dute%20larunbatean](https://gureirratia.eus/lib/irudiak/--oxtikenia_joana_haranburu_oihana_arizaga_web_071148.jpg)
Oihana Arizaga eta Joana Haranburu Oxtikenia elkarteko kideak / GURE IRRATIA
Duela 30 urte, Senpereko herri zentroan kokatua den etxe bat erosi zuten hamarnaka herritarrek.
Herria biziarazteko helburuarekin, SCIak eta urtetan hainbat elkartek biziarazi dute Oxtikenia, tarte batez gaztetxea ere egon zelarik.
Azken garaietan dinamika eskasean zen lekua berriz dinamizatzeko elkartu dira 40 bat pertsona urtean zehar ekimen batzurekin lekua berpizteko.
Ekainaren 8an beraz 18.30tatik aitzina hiru rock kontzertu Oxtikenian: Judas Argarate (gipuzkoarrak) KODE eta Kaxkatu (lapurtarrak).