BERRIAK

Txoko Txoko lala, txoko txoko tete...

2017ko Ekainaren 23a

Txoko%20Txoko%20lala%5F%20txoko%20txoko%20tete...

MP3 jaitsi

Uztaritzeko ikastetxe desberdinek txokolateari buruzko lan bat egin dute. Tolosa herriarekin, txokolatea da ere pundu amankomuna. Gorrotxategi pastizerian, txokolatea egiten dute, hauek ekoiztu dokumental bat bermoldatu du Ikas pedagogia zerbitzuak. Eskola guzien artean gai hau lantzea hortik sortu da.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

BERRIAK

Itsasu Elgarrekin zerrenda zuzenduko du Louis Ustarrozek

Itsasu%20Elgarrekin%20zerrenda%20zuzenduko%20du%20Louis%20Ustarrozek

Louis Ustarroz-ek Roger Gamoy auzapezarekin desadostasunak aipatu ditu / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (13 Mo)

Hiru zerrenda izanen dira Itsasun, herriko bozen kari.

Jean-Paul Iturburua lehen axuantak Roger Gamoy auzapezaren bilana defendituko duela baieztatu dauku. Egitaraua laster aurkeztu behar luke. Talde abertzaleak HERRIARI zerrenda aurkeztu berri du.

Eta etiketarik gabe doan Louis Ustarroz enpresa buruak Itsasu Elgarrekinlista zuzenduko du. Kriztof Arotzarena harekin mintzatu da.


2020eko Otsailaren 19a

BERRIAK

Mitoak, kondairak eta leiendak Donibane Lohizuneko ihaute eguneko gai nagusi

Mitoak%5F%20kondairak%20eta%20leiendak%20Donibane%20Lohizuneko%20ihaute%20eguneko%20gai%20nagusi

Idoia Datxarri eta Elorri Charreton Uztaritzera hurbildu dira / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (16 Mo)

Sorgin Gaua eta ihaute eguna Ziburuko eta Donibane Lohizuneko herrietan ospatuko dituzte aurten ere. Aste luze bateko ospakizuna abiatu zuten pasa den larunbatean, hartzaren iratzartze eta desfilearekin.

Ostiralean Ziburuko Sorgin Gaua eta larunbatean ihaute eguna Donibane Lohizunen, beste hitzordu batzu ere badira, tartean astearte honetan Thierry Truffaut-ren hitzaldia.

Arantxa Idieder mintzatu da Idoia Datxarri eta Elorri Charreton antolatzaileekin. Haien elkartea aurkeztu diote.


2020eko Otsailaren 18a


BERRIAK

Duela 25 urte sortu harreman indartsu eta arraberritua Larresoron

Duela%2025%20urte%20sortu%20harreman%20indartsu%20eta%20arraberritua%20Larresoron

Uztaritzeko Kotilunek ideki zuten larunbateko Kalejira / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (26 Mo)

Orain dela 25 urte sortu zen Iparra Hegoa, Seguran aste batez ospatzen dena urtero. Erroak egin ditu Ipar Euskal Herrian ere: Urruña aldean luzaz, eta Baigorrin joan den urtean ospatu zen. Aurten aldiz, Larresoro hautatu dute besta egiteko.

Panpi Mercapide ibili da bere mikroarekin, eta lehenik Ana Jaunarena, lizeoko ikasle ohia eta antolakatekoarekin mintzatu da.


2020eko Otsailaren 18a



BERRIAK

Yoga tailerra buraso eta haurrentzat

Yoga%20tailerra%20buraso%20eta%20haurrentzat

Ekai Alkortarekin yoga edozein adinetan egiten ahal da / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (21 Mo)

Buraso-haur yoga tailer bat proposatzen du Hazparneko ikastolak larunbat honetan.

Badu zonbait urte egiten duela Hazparnen tailerra Ekai Alkortak, momentu bereziak sortzen dira 3 urtetik goitikako haur eta burasoen artean. Arantxa idieder mintzatu da Oinutsik Yoga elkarteko tailer emailearekin.

Goizeko 10etan 3-5 urte artekoentzat da eta 11etan 6-9 urtekoentzat. 5 € da familiaka, eta lekua atxikitzeko deitu 06.15.27.81.94.


2020eko Otsailaren 13a

BERRIAK

Gimnastika lehiaketa larunbatean Hazparnen

Gimnastika%20lehiaketa%20larunbatean%20Hazparnen

Adela, Maddi eta Ines Hazparneko gimnastika taldeko kideak dira / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (24 Mo)

Hazparnen, asteburuan iraganen da departamenduko gimnastika lehiaketako lehen itzulia.

Herrian bertan Jauzika deitu gimnastika talde azkarra badute. Lapurditik bainan Baxenabarretik ere heldu dira gimnastikalariak, entzunen ditugun Adela, Maddi eta Ines bezala. Elix Mortalena burasoak erran daukun bezala, ez baita beste klubarik barnekaldean.


2020eko Otsailaren 13a


BERRIAK

Ametsen Doinua gidoiarekin Next Station lehiaketa irabazi du Frank Harrietek

Ametsen%20Doinua%20gidoiarekin%20Next%20Station%20lehiaketa%20irabazi%20du%20Frank%20Harrietek

Frank Harriet Biarritzeko mediatekan egin zuten egonaldian / @NextStation.club

MP3 jaitsi (21 Mo)

Jok Films ekoizpen etxeak bultzatu Next Station deitu 2.deialdia irabazi du Frank Harriet azkaindarrak.

Helburua zen hiru eguneko egonaldi batean urtarrila erdian, Miarritzeko mediatekan, websail berri baten gidoia lantzea Izaskun Arandia gidoigile eta ekoizlearekin.

Jokin Etxeberriak azaldu dauku zergatik “Ametsen doinua” lana hautatu duten. Frank Harrietek aldiz profesionalki bideoan edo soinuan lan egiten du, baina gidoi bat asmatzea beste lan bat da.


2020eko Otsailaren 13a

BERRIAK

"Altsasukoak Euskal Herriko harmailetan nahi ditugulako"

Altsasukoak%20Euskal%20Herriko%20harmailetan%20nahi%20ditugulako

Joanes Garcia Basurko Atxuri Urdin taldeko kidea / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (21 Mo)

Atxuri Urdin, Sara aldeko Errealzale peñak Altsasukoen aldeko gaualdi bat antolatzen du ostiral honetan Saran.

7tan elgarretaratze. Ondotik Ellande Alfaro eta Amets Arzallusek, Pleka trinketea, herriko etxeko edantegia eta Keinu ostatuen artean bertso poteoa animatuko dute.

9tatik kontzertuak Aho Zakil Konexion eskualdeko punk taldeak idekiko du. Ondotik lehen aldiz Lapurdin Bergarako Kaleko Urdangak punk-oi taldea izanen da. Gaualdian zehar Binilo balak eta Kevin Jager disko jartzaileek dantzarako musika ezarriko dute.

Arantxa Idieder mintzatu da Joanes Garcia Basurkorekin.


2020eko Otsailaren 12a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2020

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016