BERRIAK

Kantuari esker euskara lantzeko eta herritarren artean elkartzeko

kantuari_esker_euskara_lantzeko_eta_herritarren_artean_elkartzeko

MP3 jaitsi

Kantu afari bat proposatzen du aurten ere, Uztaritzeko gau eskolak, Integrazio Batzordearekin batera. Azken urtetako ohitura atxikiz, bainan aldaketa ttipi batzu ekarriz, tartean, menu aldaketa bat.

Urtarrilaren 31an izango da afaria Latsa gelan, Kiki Bordatxorekin, bainan izenak 27a aitzin eman behar dira gau eskolara deituz 05 59 70 30 74 telefonora deituz.

Arantxa Idieder mintzatu da Gau Eskolako Mayi Gastambide eta Irantzu Solana langileekin.

2020eko Urtarrilaren 24a

BERRIAK

Azken dantza izango da, beste gaztetxe baten abentura hasi aitzin

azken_dantza_izango_da_beste_gaztetxe_baten_abentura_hasi_aitzin

MP3 jaitsi

Hazparneko Ttattola gaztetxeak, 18 urteko ibilbideari bukaera emango dio asteburu honetan. Urtarrilaren 31an itzuli behar dituzte lokalaren giltzak, eta hori aitzin, asteburu oso bateko egitaraua prestatu dute. Beste egoitza baten bila ari dira gazte asanbladakoak.

Arantxa Idieder mintzatu da gaztetxeko Iulen Vrignon Etxezaharreta eta Julen Oillarbururekin.

2020eko Urtarrilaren 23a

BERRIAK

Emazteek sortu dantza irakatsi nahian

emazteek_sortu_dantza_irakatsi_nahian

MP3 jaitsi

Euskal dantzan emazteek beraien lekua hartu badute ere, dantza gutti sortuak izan dira emaztearentzat. Horregatik joan den urtean deialdi bat luzatu ondoan, sortu zuten Ilunpetik dantza.

Larunbat honetan ikastaldi bat proposatzen dute, deneri idekia ondoko solstizioan dantzatzeko gisan, eta dantza hori hedatzeko helburuarekin.

Halima Elduayen eta Ihintza Irungaray dantzariekin mintzatu da Arantxa Idieder.

Luhusoko Harri Xuri gelan urtarrilaren 25an goizeko 9etatik arratsaldeko 5ak arte, 15 urte baino gehiago duten dantzari eta irakasleei zuzendua da.

Izen emaiteak: iparraldekodantzarienbiltzarra@gmail.com

2020eko Urtarrilaren 23a

BERRIAK

Zure ostatu gustukoenari amodio kantu bat

zure_ostatu_gustukoenari_amodio_kantu_bat

MP3 jaitsi

Musikatxiloaldiaren 3.edizioa iragan zen joan den asteburuan, eta hiru taldek parte hartu dute aurten. 48 orduz kantu baten sortzea da desafioa. Aurten Oihan Oliarj-Ines-ek proposatu gaiaren inguruan behar ziren hitzak asmatu. Mattin Perezekin mintzatu da Panpi Mercapide.

2020eko Urtarrilaren 22a

BERRIAK

Zugarramurdiko sorginen istorioaz hitzaldia

zugarramurdiko_sorginen_istorioaz_hitzaldia

MP3 jaitsi

Zugarramurdiko sorginen istorioa: ustekabeko pertsekuzioa, mintzaldia proposatzen du Eusko Ikaskuntzak, Donibane Lohizuneko hiriarekin partaidetzan, Ducontenia gelan arratsaldeko 6etan urtarrilaren 24ean ostiralez.

Eusko Ikaskuntzako Oihana Zamponi-Galék aurkezten dio Panpi Mercapideri mintzalaria; Beñat Zintzo-Garmendia.

2020eko Urtarrilaren 22a

BERRIAK

Willis Drummond taldearen bideoklip grabaketan izan gira Heletan

willis_drummond_taldearen_bideoklip_grabaketan_izan_gira_heletan

MP3 jaitsi

Berrogei bat pertsona elkartu dira astelehen honetan Heletan, Willis Drummond taldearen deialdiari erantzunez.

Bigarren Aukera kantuaren bideoklipa grabatu dute Bira Produkzioak kooperatibarekin. Berezitasuna, sekuentzia plano bat grabatu dutela, hots 6 minutuko grabaketa 6 minutuko kantuarentzat. Arantxa idieder Heletara hurbildu da astelehen goizean, Willis Drummond taldeko Jurgi Ekiza kantariarekin eta Bira Produkzioak-eko Mikel Alvarez-ekin mintzatu da. (argazkiak)

Laster aterako du emaitza taldeak sarean. Jakin Urtarrilaren 31an, Miarritzen izango dela taldea biraren bigarren kontzertuarentzat.

2020eko Urtarrilaren 21a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016