BERRIAK

Epaiskan bi hitzordu : osasun mentalaz hitzaldi bat eta bertso bazkari musikatu bat

epaiskan_bi_hitzordu_osasun_mentalaz_hitzaldi_bat_eta_bertso_bazkari_musikatu_bat

MP3 jaitsi

Baionako Epaiska elkarteak bi hitzordu proposatzen ditu aste honetan.

Ostegunean, osasun mentalaz abiatzen duten hitzaldi zikloaren baitan, "Nire minaren etxean" liburua idatzi duen Iñigo Antxorregi Dierez gomitatu dute. Bere bizi kondaira egiten du liburuan, partez bere depresioaz ari delarik. Bestalde larunbatean, bertso bazkari musikatu bat proposatzen dute, eta izen emateak egiteko azken egunak dira (izena emateko 07 45 05 36 90)

Arantxa Idieder mintzatu da Martin Antxia, Epaiska elkarteko kidearekin.

2023ko Otsailaren 28a

BERRIAK

Buru askitasuna eta arbola fruitudunen txertatzea

buru_askitasuna_eta_arbola_fruitudunen_txertatzea

MP3 jaitsi

"Buru askitasuna"-ren kontzeptua garatu nahi du Biriatuko herriko etxeak. Martxoaren 4an, larunbatarekin, ikastaldi tailerra antolatzen du Audrey Hoc-ekin, euskaraz, arbola fruitudunen txertatzeaz. 9:00etatik 17:00etara - Herriko Elkartea gelan (Xoldo frontoian) izena emateko deitu herriko etxera 05 59 20 71 24.

Audrey Hoc-ekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.

2023ko Otsailaren 28a

BERRIAK

Lehorretik Itsasora lema, Getariako ihauterien berpiztearentzat

lehorretik_itsasora_lema_getariako_ihauterien_berpiztearentzat

MP3 jaitsi

Aspaldiko ohitura baten berriz hartzeko, Getarian ihauteriak antolatu dituzte larunbat honetan.

Lehen besta hau, nola ospatzen zuten oinarritzat hartuz, joan den urritik prestatzen ari dira ikusgarria. Dantza, antzerkia, desfilea eta bistan dena Zanpantzarren auzia izanen dute egitarauan. Martta Auzi Getariako hautetsiarekin egon da Olatz Idoate.

2023ko Otsailaren 24a

BERRIAK

Kurrin filma euskaraz, Estitxu Robles kolegioko ikasleen bikoizketari esker!

kurrin_filma_euskaraz_estitxu_robles_kolegioko_ikasleen_bikoizketari_esker_

MP3 jaitsi

"Kurrin" marrazki biziduna estreinatuko dute Lapurdin ostiral huntan, Baionako Atalante zinemagelan arratsaldeko 6etan.

Eta euskaraz ikusten ahal duzue film animatu hori, Baionako Estitxu Robles kolegioko ikasleei esker da. Horiek bikoiztu baitute, kolegioan landu proiektu bati esker. Jon Laplace kolegioko hezitzailea da eta Olatz Idoateri eman dizkio xehetasun guziak.

2023ko Otsailaren 23a

BERRIAK

Su bazter xoko batean bertso afari goxo baten mentura Saran

su_bazter_xoko_batean_bertso_afari_goxo_baten_mentura_saran

MP3 jaitsi

Iaz ezeztatu ondoan, aurten bai antolatu dute Saran Presoen aldeko bertso afaria. Heldu den ostiralean, aspaldiko partez Amets Arzallus eta Sustrai Kolina elgarrekin ariko dira, Sarako leku berezi batean. Patrick Etxegarai "Saski"-k eman dizkio xehetasunak Panpi Merkapideri.

Entzun duzue beraz izenak aintzinetik emaitea komeni dela, eta erreserbatzeko telefono zenbakia 06 58 51 94 39.

2023ko Otsailaren 22a

BERRIAK

Urruñako Aldaco kinkail saltegia hetsiko dute

urrunako_aldaco_kinkail_saltegia_hetsiko_dute

MP3 jaitsi

Urruñarrek duela 41 urte ideki zen Aldaco burdindegia ongi ezagutzen dute, herri erdian kokatua, Mattin Aldacok atxikitzen zuena.

Hemen gaz-atik haste, edozoin abisa edo etxeko elektro-tresneria atzematen ahal zen.

Kinkaileria berriz hartu zuen Filipe semeak 2009an, bainan gaur egun orrialde bat itzultzen da. Denda hetsiko dute, naiz eta Copra sarean segituko duen instalaketa eta sal-ondoko zerbitzuan Baionako dendarentzat.

Panpi Mercapide izan da Urruñako dendarat Mattin eta Filipe Aldacorekin mintzatzerat baita bezero batzuekin ere.

2023ko Otsailaren 22a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016