Epaiskan bi hitzordu : osasun mentalaz hitzaldi bat eta bertso bazkari musikatu bat
2023ko Otsailaren 28a
Martin Antxia, Epaiska elkartean sartu berri da irailean / GURE IRRATIA
Baionako Epaiska elkarteak bi hitzordu proposatzen ditu aste honetan.
Ostegunean, osasun mentalaz abiatzen duten hitzaldi zikloaren baitan, "Nire minaren etxean" liburua idatzi duen Iñigo Antxorregi Dierez gomitatu dute. Bere bizi kondaira egiten du liburuan, partez bere depresioaz ari delarik. Bestalde larunbatean, bertso bazkari musikatu bat proposatzen dute, eta izen emateak egiteko azken egunak dira (izena emateko 07 45 05 36 90)
Arantxa Idieder mintzatu da Martin Antxia, Epaiska elkarteko kidearekin.