Su bazter xoko batean bertso afari goxo baten mentura Saran
2023ko Otsailaren 22a
2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean Amets Arzallus eta Sustrai Colina / Dani Blanco - WIKIPEDIA
Iaz ezeztatu ondoan, aurten bai antolatu dute Saran Presoen aldeko bertso afaria. Heldu den ostiralean, aspaldiko partez Amets Arzallus eta Sustrai Kolina elgarrekin ariko dira, Sarako leku berezi batean. Patrick Etxegarai "Saski"-k eman dizkio xehetasunak Panpi Merkapideri.
Entzun duzue beraz izenak aintzinetik emaitea komeni dela, eta erreserbatzeko telefono zenbakia 06 58 51 94 39.