Urruñako Aldaco kinkail saltegia hetsiko dute
2023ko Otsailaren 22a
Mattin eta Filipe Aldaco aita-semeak Urruñan duten dendan / GURE IRRATIA
Urruñarrek duela 41 urte ideki zen Aldaco burdindegia ongi ezagutzen dute, herri erdian kokatua, Mattin Aldacok atxikitzen zuena.
Hemen gaz-atik haste, edozoin abisa edo etxeko elektro-tresneria atzematen ahal zen.
Kinkaileria berriz hartu zuen Filipe semeak 2009an, bainan gaur egun orrialde bat itzultzen da. Denda hetsiko dute, naiz eta Copra sarean segituko duen instalaketa eta sal-ondoko zerbitzuan Baionako dendarentzat.
Panpi Mercapide izan da Urruñako dendarat Mattin eta Filipe Aldacorekin mintzatzerat baita bezero batzuekin ere.