BERRIAK

"Altsasukoak Euskal Herriko harmailetan nahi ditugulako"

Altsasukoak_Euskal_Herriko_harmailetan_nahi_ditugulako

MP3 jaitsi

Atxuri Urdin, Sara aldeko Errealzale peñak Altsasukoen aldeko gaualdi bat antolatzen du ostiral honetan Saran.

7tan elgarretaratze. Ondotik Ellande Alfaro eta Amets Arzallusek, Pleka trinketea, herriko etxeko edantegia eta Keinu ostatuen artean bertso poteoa animatuko dute.

9tatik kontzertuak Aho Zakil Konexion eskualdeko punk taldeak idekiko du. Ondotik lehen aldiz Lapurdin Bergarako Kaleko Urdangak punk-oi taldea izanen da. Gaualdian zehar Binilo balak eta Kevin Jager disko jartzaileek dantzarako musika ezarriko dute.

Arantxa Idieder mintzatu da Joanes Garcia Basurkorekin.

2020eko Otsailaren 12a

BERRIAK

Herrirari deitu zerrenda aurkeztu dute Itsasuko abertzaleek

Herrirari_deitu_zerrenda_aurkeztu_dute_Itsasuko_abertzaleek

MP3 jaitsi

Itsasuko abertzaleek beren proiektuak aurkeztu dituzte. HERRIARI zerrenda osatu dute, 19 hautagai eta 2 ordezko izanen dira.

Kriztof Arotzarena, Mikel Hiribarren eta Nicole Etxamendi zerrenda buruekin mintzatu da.

Herriko hauteskundeak, martxoaren 15 eta 22an izanen dira.

2020eko Otsailaren 11a

BERRIAK

Euskal tradizioa eta errepertorio klasiko handia nola uztartu?

Euskal_tradizioa_eta_errepertorio_klasiko_handia_nola_uztartu?

MP3 jaitsi

Euskal tradizioa eta musika klasikoak elkarren ondoan jartzen ahal direla uste du Marina Beheretxe biolina joleak.

Lau Sasuak proiektuarekin ere plantan eman zuen. Eta proiektu hortatik abiatuta gaur egun, Baionako kontserbatorioan irakaslea den musikariak, hitzaldi bat emango du astelehen honetan, 18tan Donibane lohizuneko Dukontenian, lehen estaian, frantsesez izango da.

Arantxa idieder mintzatu da harekin.


2020eko Otsailaren 10a

BERRIAK

Ua ua, Luhuson duzue Libertimendua!

Ua_ua__Luhuson_duzue_Libertimendua!

MP3 jaitsi

Lapurdin izango da aurtengo lehen libertimendua. Luhuson otsailaren 9an, 10etarik goiti desfilea gela berritik plazarat eta 11etan zirtzilek eta dantzariek hartuko dute plaza.

Zirtzilen errepikan izan da Panpi Mercapide joan den larunbatean, Xan Berterreche taula zuzendari lanetan ari zen.

Idoia Mentaberry eta Xermin Camblong zirtzilekin mintzatu da.

2020eko Otsailaren 07a

BERRIAK

Italia edota Lituaniako ikasleak Xalbador kolegioan bildu dira

Italia_edota_Lituaniako_ikasleak_Xalbador_kolegioan_bildu_dira

MP3 jaitsi

Erasmus astea iragan da pasa den astean Xalbador kolegioan Kanbon. Italia, Portugal, Inglaterra, Malta eta Lituaniako gazteak errezebitu dituzte.

Tailer, joko, kantu eta bisitek biziarazi dute egonaldia.

Azken egunean, ikasleen artean ibili da Panpi Mercapide, multxo bat ari zen kolaketa eta mozketa egiten, zer ari ziren nahi izan du jakin.

2020eko Otsailaren 06a

BERRIAK

Ipar Euskal Herriko etorkinen harreraz pundua eginen dute Milafrangan

Ipar_Euskal_Herriko_etorkinen_harreraz_pundua_eginen_dute_Milafrangan

MP3 jaitsi

"Etorkinen harrera, zer errealitate Iparraldean?" gaualdi-eztabaida antolatzen dute Milafrangan, ostiralean, bertako Milaguntza eta Uztaritzeko Zubiak eta Bubamed elkarteek.

Bestearekin, Etorkinekin, Diakité, Atherbea, Pausa, Bizi-Etorkizuna, La Cimadeko elkarteetako lekukotasunak izanen dira.

Francisco Sanchez Rodriguez jurista berezituak ere hitza hartuko du. Milafrangako trinketeko Ursuia gelan, otsailaren 7an 19tan. Elkartearen funtsaz galdegin dio Kriztof Arotzarenak, Maddi Larraburu elkarteko kideari.

2020eko Otsailaren 05a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016