BERRIAK

Loraldiberri, Urruñako liburu eta disko azoka

loraldiberri_urrunako_liburu_eta_disko_azoka

MP3 jaitsi

Abenduaren 4an igandearekin goizeko 9etatik 14ak arte Loraldiberri izeneko liburu eta disko azoka iraganen da Urruñan.

Herriko plazan izanen da Urrunaga elkarteak antolatu duen hitzordua; 15 argitaletxe eta elkarte inguru izanen dira azokako mahaietan, hogei bat idazle, kantari eta musikari izanen dira ere.Maia Muruaga mintzatu da Gerard Urrutia eta Joseba Aurkenerena antolatzaileekin.

2022ko Azaroaren 29a

BERRIAK

Hazparneko San Josepe lizeoa hobeki ezagutzeko parada

hazparneko_san_josepe_lizeoa_hobeki_ezagutzeko_parada

MP3 jaitsi

San Josepe Hazparneko Lizeoan ate idekiak izanen dira azaroaren 26an, 9etarik oren bata arte.

Paxkal Duhau, sail orokorreko irakasle eta Janp Lapeyrade sail profesionalekoarekin xehetasunak bildu ditu Panpi Mercapidek. Eta larunbateko ate idekiak ez dira bakarrak izanen Paxkal Duhauk erraiten daukun bezala.

2022ko Azaroaren 25a

BERRIAK

Larresoron ez uka, ez lotsa, euskaraz mintza!

larresoron_ez_uka_ez_lotsa_euskaraz_mintza_

MP3 jaitsi

"Ez uka ez lotsa, euskaraz mintza" lema izan da beti Ote Lore, Larresoroko elkartea mugiarazi duena.

Euskal agendari begira, beren azaroko ekimen kulturalak, Euskaraldiaren hitzorduetan sartu dituzte. Azaroan Lore deitu dute aurtengo hilabeteko ekimena. Ostiral eta larunbat huntan hiru hitzordu proposatzen dituzte.

Arantxa idieder mintzatu da Ote Lore elkarteko Marie Andrée Ouret eta Elixabet Anduezarekin.

Azaroaren 25ean 19tan Istorio Misterio Xan Errotabeherereikin Debrutegian eta larunbatean16.30tan Iki Mihi klik eta 18etan Oihana antzerkia, biak gela nagusian. Jateko eta edateko izango da.

2022ko Azaroaren 24a

BERRIAK

Mitologia ezagutzeko erakusketa parte hartzailea

mitologia_ezagutzeko_erakusketa_parte_hartzailea

MP3 jaitsi

À¢Â€ÂœGure Mitologiaren HatsaÀ¢Â€Â izenarekin, arte eta esperimentazioaren bidez euskal mitologiara hurbiltzeko erakusketa parte hartzaile bat antolatu du Bi'Arte elkarteak Hendaian.

Hendaiako mediatekan azaroaren 25ean ostiralean arratsaldeko 16:45etan izanen da tailerra eta 7 urtetik gorakoentzako zuzendua den hitzordu honi buruzko xehetasunak bildu ditu Maia Muruagak, Ixabel Millet-ekin.

2022ko Azaroaren 24a

BERRIAK

Hiriburu, etengabe garatzen den Baiona auzoko herria

hiriburu_etengabe_garatzen_den_baiona_auzoko_herria

MP3 jaitsi

Urrizpuru auzoko eskola estrenatu berri dute Hiriburun. Garatzen ari den herria da Hiriburu, gero eta biztanle gehiago ditu eta eskola ezberdinak berritzeko eta handitzeko beharra dute.

Urrizpurukoa izan da horietan azkena, Mathieu Elgoyhen, Hiriburuko axuantarekin mintzatu da Ihintza Arrieta.

2022ko Azaroaren 22a

BERRIAK

Oinak Arin dantza taldearen 60 urteak ospatzeko azken parada

oinak_arin_dantza_taldearen_60_urteak_ospatzeko_azken_parada

MP3 jaitsi

Oinak Arin dantza taldeak, Eta Orain Zer? ikusgarria udan eman zuen lehen aldiz. Elkartearen 60 urteentzat sortu zuten ikusgarria, berriz proposatzen dute, azken aldiz asteburu honetan.

Azaroaren 26an larunbatean Hazparnen izango da, aterpean udan ez bezala, Mendeala gelan emango dute arratseko 8.30tan. Lurrabio dendan Hazparnen, edo Beskoitzeko prentsa etxean erosten ahal dituzue ikusgarrirako sartzeak.

Panpi Mercapide mintzatu da Elena Eiherabide eta Jeanne Etxelekurekin.

2022ko Azaroaren 22a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016