BERRIAK

Mendian elbarritasuna traba bat izan ez dadin

Mendian_elbarritasuna_traba_bat_izan_ez_dadin

MP3 jaitsi

Arantxa idieder mintzatu da laguntzaile den Chantal Oillarbururekin. Joellete ibilbidea, 14 kilometrokoa da, eta telefono huntara deitu behar da izena emateko aitzinetik: 06 84 70 12 48. Beste ibilbideentzat aldiz, bertan izena ematen ahal duzue goizeko 7etaik aitzina Makeako Mindegian.

Jakin heltzerakoan, Makea Oinez-en tee shirta ere izango duzuela.

2019ko Urriaren 11a

BERRIAK

Roxali antzerkia aurkeztuko dute Uztaritzen

Roxali_antzerkia_aurkeztuko_dute_Uztaritzen

MP3 jaitsi


Ur Begi elkarteak jinarazten du Baxe Nafarroko antzerki taldea. Hunen kide den Xan Errotabehere, Jean Louis Negueloua taula zuzendaria eta Koxe Zubiri antzerkilariarekin mintzatu da Panpi Mercapide.

Piarres Larzabalen obrak gaurkotasuna badu

Roxali antzerkia igandean Uztaritzen ikusten ahalko da, Ur Begi elkarteak gomitaturik. Elkarteko Xan Errotabeherek erran dauku gaurko egunean kokatzen ahal dela antzerkia:

MP3 jaitsi

2019ko Urriaren 10a

BERRIAK

Etxaldea utziko duten laborariak laguntzeko bilkurak

Etxaldea_utziko_duten_laborariak_laguntzeko_bilkurak

MP3 jaitsi

EHLGko Maritxu Inçagaray Haiçaguerrekin aipatu du Panpi Mercapidek. Ondoko bilkurak, urriaren 10ean 20:00tan Senpereko Denen Etxean (Panpili gelan) eta urriaren 11an 20:00tan Uztaritzeko Lapurdi gelan.

2019ko Urriaren 10a

BERRIAK

Euskaraldiak sortu dinamika atxiki nahian

Euskaraldiak_sortu_dinamika_atxiki_nahian

MP3 jaitsi

Arantxa Idieder, Mathieu Elgoyhen hautetsi eta elkarteko kidearekin mintzatu da.

Egitarau osoa hemen.

2019ko Urriaren 04a

BERRIAK

Yolanda Arrieta Senperen izango da igandean

Yolanda_Arrieta_Senperen_izango_da_igandean

MP3 jaitsi

Panpi Mercapideri kondatu dio nola sartu zen literaturaren munduan.

2019ko Urriaren 04a

BERRIAK

Bilaka kolektiboaren "Plazaz" ikusgarria eta dantzaldia da

Bilaka_kolektiboaren_Plazaz_ikusgarria_eta_dantzaldia_da

MP3 jaitsi

Arantxa Idieder mintzatu da Bilaka kolektiboko Xabi Etxeberrirekin.

Disko bikoitza aterako du Bilakak

Proiketu hunentzat, musika ere berriz landu dute, eta disko doble bat ere aterako dute doinu berriekin, beti euskal dantzak oinarri. Entzun diskoan aurkituko duzuen "Hiru Damatxo" kantua.

MP3 jaitsi

2019ko Urriaren 04a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016