BERRIAK

Uztaritzeko herriko etxearen 2022ko lehen proiektua, bere egoitza berria

uztaritzeko_herriko_etxearen_2022ko_lehen_proiektua_bere_egoitza_berria

MP3 jaitsi

Aurten ez dute herriko auzapezek agiantzarik egiten ahal presentzialean. Hortako, Gure Irratian, auzapez batzuei hitza emaiten diegu urtarril huntan.

Gaurkoan, Uztaritzeko auzapeza dugu gurekin. Bruno Carrerek erran dizkigu zointzu diren 2022ko Uztaritzeko proiektu garrantzitsuenak, Olatz Idoate haren gana joan da.

2022ko Urtarrilaren 21a

BERRIAK

Itsasuko herriko etxearen desafio nagusietan, hirigintza plana

itsasuko_herriko_etxearen_desafio_nagusietan_hirigintza_plana

MP3 jaitsi

Agiantza guziak ezeztatuak izan ondotik, auzapezen ganat goaz bilanen eta proiektuen berri hartzeko.

Itsasuko Mikel Hiribarren auzapezarekin bildu gira. PLU Lekuko Hirigintza Planoa, Balaki trinketa, gai sozialak, tren geltokiaren eskaera, COVID garaia eta Euskara aipatuko ditugu

2022ko Urtarrilaren 14a

BERRIAK

Patxamaren webgune berrituan erosten ahal duzue orain bigarren eskuko materiala

patxamaren_webgune_berrituan_erosten_ahal_duzue_orain_bigarren_eskuko_materiala

MP3 jaitsi

Etxegintzako obretan, Patxama elkartea hor delarik, ez da galtzerik.

Gaur egun etxe bat berritzen delarik, ez da berreskuratzeko ohitura, partez errestasunez, eta ekonomikoki kostua ttipiago delako dena hondarkintegira botatzen da.

Horregatik duela 2 urte, laster kooperatiba izango den Patxama elkartea sortu zuten Olivier Hirigoien eta Julien Simon-ek. Orain 4 langile dira eta webgune berri bati esker, xantierretan berreskuratzen dutena patxama.com webgunearen bitartez saltzen dute.

Arantxa Idiederri oroitarazi dio Olivier Hirigoienek nola abiatu zen Patxama.

2022ko Urtarrilaren 14a

BERRIAK

1000 pertsona Baionako karriketan eskoletako protokolo aldakorren salatzeko

1000_pertsona_baionako_karriketan_eskoletako_protokolo_aldakorren_salatzeko

MP3 jaitsi

Sindikatuen arabera erakaskuntzaren sektorean langileen %80 greban zen, Bordaleko akademia eta hezkuntza ministeritzaren erranetan %30. Ez zen birusaren kontrako mobilizazioa baizik eta Jean Michel Blanquer hezkuntza ministroaren erabakien kontra.

Erakasle eta eskoletako langileen asperena eta haserrea entzun dira karrikan, Marga Forestier-k bildu ditu.


2022ko Urtarrilaren 14a

BERRIAK

Arrokagarai mendixka inguruko saiak harrapatu nahian

arrokagarai_mendixka_inguruko_saiak_harrapatu_nahian

MP3 jaitsi

Luhuso eta Itsasu artean den mendixka da Arrokagarai, eta azken asteetan kaiola handiak instalatu dituzte.

Saiak elkarteak abiatu du saien kondaketa bat, helduak erakarri nahi dituzte kaioletara, ondotik GPS eraztun batekin segitzeko gisan, eta haien ibilbidea aztertzeko.

Arantxa Idieder mintzatu da Saiak elkarteko Beñat Iribarnerekin.

2022ko Urtarrilaren 11a

BERRIAK

Baionan Kantuz 2022 urteari begira

baionan_kantuz_2022_urteari_begira

MP3 jaitsi

Aroa lagun, giro paregabean agurtu zuten 2021 urtea Baionan Kantuz-eko kideek. Urte zaila izanagatik, azken saioa Merkatuko plazan egiteko aukera izan zuten, eta Olentzeroz jantzirik, jende andana hurbildu zen euskarazko kantuak kantatzera.

Guillaume Hirigoien arduradunarekin bilantxo bat egin du Olatz Idoatek.

2022ko Urtarrilaren 07a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016