BERRIAK

“Ez dugu in pastorala, gutiago maskarada, gure agerraldiak du izena : Baionaskada”

a€œEz_dugu_in_pastorala__gutiago_maskarada__gure_agerraldiak_du_izena_:_Baionaskadaa€

MP3 jaitsi

Azken predikuaren lehen hitz hauek salatzen dute, Baionaskada zer den. Abenduaren 31an, urteko azken eguna ospatzeko, Baionako karrikak euskaraz animatu nahi izan du lagun talde batek.

Karrikaz karrika desfilea egin dute, eta Arantxa Idieder zu ere han zinen.

(Irudi gehiago hemen: https://www.facebook.com/pg/gureirratia/photos/?tab=album&album_id=2151527335110968&__xts__%5B0%5D=68.ARC4904Jjw358zgznumX_2s_HhxpWiUH3neUv1fJ8ZVEviYLDgOGLKitVJyYB8jAEIM4uS72-n74E-2p1XdHKk3RM2cchPZ5aAS1nWhXKXlKP0mjNWr01uVbHRB-EpNgyzEwDLHfQ6Q6uWcLTXfPhOcYl7yKZk8vdh0QuPvoGmcXDqKLztK7wR4SjGeL9n2YFcxYZggqAnRkg8DtAiarb0XZuPZL8y7vcxOK2Kb8328Yh7EvAuk1MMsz927EODkJKziWEj8HumYCZD8790D89JcT7x2kQ8ZyzJxb8t7oNsHXmD8H0nQ94-vvYQBWlncQBDj6qW78Qc0eVRMfSZ_MRUKx1dl4M-Z0Pc2aTt998FIB_CqeWYzq8CiJvvqHrHFmkGO0ew_6NnlEBQ607QnCWjAvlvM2X4rg2aBbqTxnUcox4LwkCKtqThlFxizMr1kUurL4ftJYycBxga9UTGQqOVLJHw&__tn__=-UC-R eta hemen: https://www.youtube.com/watch?v=DfbbhCJhAb4)

2019ko Urtarrilaren 02a

BERRIAK

Euskal Herriko zuhaitzetaz liburua

Euskal_Herriko_zuhaitzetaz_liburua

MP3 jaitsi

“Zuhaitzak Euskal Herrian” liburua argitaratu du Hemen elkarteak. Zati nagusia, Adrien Gaxitegi Belokeko fraide zenak idatzi zuen. Hortan ere, sagartzeaz Pantxika Maitiak eta Gabriel Durrutik idatzi dute kapitulu bat eta Gerezitzeaz Mirentxu Elizaldek. Lehen argitalpena agorturik, bigarrena gehigarri batekin agertu berri da, Jakes Cazaubon adituak idatzia ONF-ko teknikari zenbaiten laguntzarekin. Jakes Cazaubonekin egon da Kriztof Arotzarena.

Liburua euskaraz irakurgai da, 4 koloretako argazkiez osaturik. 20 euro/eusko-tan salgai, euskal liburu dendetan.

2019ko Urtarrilaren 02a

BERRIAK

Txanpaina iturri bat Uztaritzeko gaztetxean ostegun gau hontan

Txanpaina_iturri_bat_Uztaritzeko_gaztetxean_ostegun_gau_hontan

MP3 jaitsi

Uztaritzeko "Hitzopen" gaztetxean hainbat urteren buruan, aurten, azken aldikotz antolatuko dute Txanpain gaua: abenduaren 27 guziz bezala. Data atxikiko dute ondoko urteetan bainan berrikuntzak proposatuz.
Nahia Bartez eta Maritxu Goiheneche gaztetxeko kideek aurkeztu daukute gaualdia eta lehenik Nahiak orroitarazi dauku noiz abiatu zen Txanpain gaua, ez baita ideia berria:

2018ko Abenduaren 26a

BERRIAK

Senperen Kantuz taldearen kantuak disko batean bilduak

Senperen_Kantuz_taldearen_kantuak_disko_batean_bilduak

MP3 jaitsi

Martxel Brave eta Jean Noel Bessonart Senpereko kantariek, duela 40 bat urte plazaratu 2 diskoetako kantuak, CD batean bildu dituzte.
Kantu batzutan tresna batzu gehituz, arramoldaketa ttipi batzu egin dituzte.
Panpi Mercapide diska huntaz eta bikotearen ibilbideaz mintzatu da Martxel Bravekin. Lehenik erran dauku nola hasi ziren:

2018ko Abenduaren 24a

BERRIAK

Olentzero joaldunez eta haurrez inguratua izango da Uztaritzen

Olentzero_joaldunez_eta_haurrez_inguratua_izango_da_Uztaritzen

MP3 jaitsi

Olentzero Uztaritzen izanen da ostiral honetan arratsaldeko 6etarik goiti. Kantu, dantza, musika izanen da, Kotilunak ere lehen aldikotz ikusi behar litaizke, Uztaritzeko joaldun talde berria.

Kutun, Uztaritzeko kantariek, Izartxo, Jondoni Bixintxo eta Louis Dassans ikastolak antolatzen dute arratsa. Panpi Mercapide mintzatu da bi eskoletako haur batzuekin.

2018ko Abenduaren 21a

BERRIAK

Eguberriko kantaldia aurten ere izanen da Beskoitzen

Eguberriko_kantaldia_aurten_ere_izanen_da_Beskoitzen

MP3 jaitsi

Asteburu honetako hitzordu guzien artean, Beskoitzen abenduaren 22an larunbatean kantaldi bat antolatzen dute aurten ere, Bixintxo gelan.

Panpi Mercapide mintzatu da Beñat Eiherabide antolatzailearekin.

2018ko Abenduaren 21a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016