EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

Anize Amestoy: "Soinu sorkuntzan lan egin nahi nuen, eta hola heldu nintzen bideo jokoetara"

2024ko Otsailaren 07a

Anize%20Amestoy:%20Soinu%20sorkuntzan%20lan%20egin%20nahi%20nuen_%20eta%20hola%20heldu%20nintzen%20bideo%20jokoetara

Anize Amestoy-k soinua eta musika sortzen du bideo joko, film edota irratientzat ere / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Goiz honetan, gure mikrotik hurbildu da Anize Amestoy soinu diseinatzaile, musikaria. Film musika eta efektuak sortzen ditu eta musikari da ere noiztenka - salatu digunaz, AKts-en maskaren gibelean da ere Anize Amestoy.

Donamartiriarra sortzez, Hazparnen bizi izana, eta gaur egun bere apartamenduan Aiherran muntatu du bere estudioa. Bere ibilbidea aipatu dio Panpi Mercapideri.


Email Facebook Twitter LinkedIn

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

Philippe de Ezkurra: “Musika kirola bezala da, egun guziz trebatu behar zira maila atxikitzeko”

Philippe%20de%20Ezkurra:%20Musika%20kirola%20bezala%20da_%20egun%20guziz%20trebatu%20behar%20zira%20maila%20atxikitzeko

Philippe de Ezkurra soinujole gomitarekin kirola eta musika aipatu ditugu / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Philippe de Ezkurra izan da asteazken honetako gomita Olatz Idoarekin. Angelun bizi den Urruñarrak, familia guztia pilotari lotua du, bainan Philippe musikak harrapatu du.

Soinujole profesionala da Philippe de Ezkurra, eta ibilbide harrigarria izan du. Parisetik pasatua, berriz herrira itzuli da Baionako kontserbatorioan akordeoi sekzio bat idekitzeko.


2024ko Otsailaren 21a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

Armand Jaunarena: "Banakike norat jo pilota, bainan ezin dut gehiago, beraz segitzen dut beti ezker paretakoa"

Armand%20Jaunarena:%20Banakike%20norat%20jo%20pilota_%20bainan%20ezin%20dut%20gehiago_%20beraz%20segitzen%20dut%20beti%20ezker%20paretakoa

Armand Jaunarena larresorotarra ezaguna da ere bere umoreagatik / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Goiz honetan 9ak eta 10ak arteko gomita Gure Irratian, Armand Jaunarena Larresorotarra izan dugu.

Pilotari izana, Ote Lore kultur elkartean inplikatua, Petzero Irulegiko Irratiko saioan nola harrapatzen zituzten jendeak telefonoan, edo bere artekari lana aipatu dizkigu.


2024ko Otsailaren 14a


EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Haurra zirelarik norbaitek liburua irakurtzen dautzu, eta hor da gakoa, harreman hori!"

Haurra%20zirelarik%20norbaitek%20liburua%20irakurtzen%20dautzu_%20eta%20hor%20da%20gakoa_%20harreman%20hori!

Mirentxu Ibargarai irratira hurbildu da, Haria literatura eta irakurketa proiektua aipatzera / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Asteazken goiz honetan Mirentxu Ibargarai izan da gure gomita. Haria egitasmoa sortu du. Liburuak, albumak etxera bidaltzea proposatzen du, hauen azalpenarekin eta berak egin irakurketaren audioa proposatuz.

Irakurketa eta buraso-haurren arteko lotura bultzatuz ber denboran. Mirentxu Ibargaraik Panpi Mercapideri aurkeztu dio bere egitura.


2024ko Urtarrilaren 31a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Ez da euskara jakin behar komunitate hortara lotzeko, bainan euskararen atxikimendua izan behar dugu, horregatik Harro Herri!"

Ez%20da%20euskara%20jakin%20behar%20komunitate%20hortara%20lotzeko_%20bainan%20euskararen%20atxikimendua%20izan%20behar%20dugu_%20horregatik%20Harro%20Herri!

Ihintz Oliden baionarra, 20 urtez Irlandan bizi izan dena orain AEKn kooordinatzaile da / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Goiz huntako gomita Ihintz Oliden baionarra genuen, 20 urte pasa Irlandan egon ondotik, bere sorterrira itzuli eta AEK-n lan egiten du orain koordinatzaile postuan.

Korrika aipatu aitzin, Belfasteko bizi moldea aipatu digu, Euskal Herriko errealitatearekin antza duela kondatu digu, naiz eta ingelesaren ikasteko joan zen, Irlandera ere ikasi du Ihintz Olidenek

Panpi Mercapiderekin izan solasa osoki entzun hemen.


2024ko Urtarrilaren 24a



EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

Amaia Caumont: "Full Contact kirol berezia da, behar da onartu bestea jotzea eta kolpeak hartzea"

Amaia%20Caumont:%20Full%20Contact%20kirol%20berezia%20da_%20behar%20da%20onartu%20bestea%20jotzea%20eta%20kolpeak%20hartzea

Amaia Caumont lehunztarra, Hiriburun irakaslea da eta Full Contact kirola egiten du Baionan / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Goiz huntan Gure irratian Panpi Mercapidek, Amaia Caumont errezebitzen zuen.

Euskara eta heldu ta haurren irakaskuntza aipatu dute bainan kirol diziplina bat ere. Lehunztarrak Hiriburuko ikastolan irakasle izaiteaz gain, Full Contact borroka kirola egiten baitu. Boxeo mota desberdinak izanik ere, Amaia Caumont-ek zoin nahiago duen azaldu dauku.



2024ko Urtarrilaren 17a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

Itziar Leemans: "Kuban ikasten duzu medio gutirekin, ahal bezain zinemagintza ona egiten"

Itziar%20Leemans:%20Kuban%20ikasten%20duzu%20medio%20gutirekin_%20ahal%20bezain%20zinemagintza%20ona%20egiten

Itziar Leemans film egileak berriki Ximinoa film laburra atera du / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Itziar Leemans film egilea izan da 2024ko gure lehen Asteazkeneko Gomita.

Kuban egin ditu zinegintzako lehen urratsak, goi mailako zine eskola batean.

Praktika ainitz egiten dela eskola hauetan, eta egun luzeak izan direla, "erritmo Sobietikoa" zela aipatzen zaukun. Formakuntza ona ukan duela, bainan ahal xumeekin erran digu ere. Panpi Mercapiderekin gomita izan da.


2024ko Urtarrilaren 10a


EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Brasil, Mallorca edo Alemanian ematen ditugu ikusgarriak bainan guretzat inportantea da hemen ere ematea, oreka hori nahi dugu atxiki"

Brasil_%20Mallorca%20edo%20Alemanian%20ematen%20ditugu%20ikusgarriak%20bainan%20guretzat%20inportantea%20da%20hemen%20ere%20ematea_%20oreka%20hori%20nahi%20dugu%20atxiki

Maite Garra Bastida aldean diren gertakariak aipatzeko entzuten dugu usu irratian / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Asteazken goiz honetan, Bastidan kokatuak diren Lagunarte eta Clarenza elkarteetan, ekoizpen eta hedapen lana egiten duen Maite Garra gure estudioan genuen.

Izturiztarra sortzez, gaur egun Baionan bizi da.

Urtarrilean "Neguan" deitu asteburua antolatzen dute, hau aipatu du Panpi Mercapidek berekin eta itzaleko lana egiten duela aitortu dauku Maite Garrak.


2023ko Abenduaren 20a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016