BERRIKETARIAK | MAKEA

Irailaren 2ko Makea eta Lekorneko berriak

Irailaren_2ko_Makea_eta_Lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Astezkenero 8:45ean, Beñat Bidegain laguntzailearen berriak.

2020eko Irailaren 03a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Irailaren 3ko Etxalar eta Baztango berriak

Irailaren_3ko_Etxalar_eta_Baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunero Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2020eko Irailaren 03a

BERRIAK

Lekuko elkarteak ezagutzeko eguna

Lekuko_elkarteak_ezagutzeko_eguna

MP3 jaitsi

Uztaritzen elkarteen foroa antolatzen dute larunbat goizean, Bilgunen.

Aurten elkarte gutiago izanen dira segurtasun neurriek inposatu aldaketekin. Hortaz mintzatu da Panpi Mercapide, Mañu Erviti Uztaritzeko Elkarteen Batasunekoarekin.

2020eko Irailaren 03a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2020 09 02

Adi_2020_09_02

MP3 jaitsi

Maria Rivero, Argizulo eta Benaranks, Sigeruban, Ztah, Devendra Banhart, The happy Fits, Le Peuple de l'Herbe, Run The Jewels, Moon Destroyers, Lapin, The Fall Of Troy, No Man.

2020eko Irailaren 02a

BERRIKETARIAK | SARA

Irailaren 1eko Sarako berriak

Irailaren_1eko_Sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2020eko Irailaren 01a

BERRIAK

Gora Herria udako jokoaren garaile handia : Ziburu!

Gora_Herria_udako_jokoaren_garaile_handia_:_Ziburu!

MP3 jaitsi

Uda guzian, egunero parez-pare jarri ditugu Xiberoa, Baxe Nafarroa, Lapurdi eta Bidasoaren beste aldeko herritarrak.

Agorrilaren 28an, Gora Herria Euskal Irratiak sarearen mahai jokoaren finalean jarri dira Artzen Letonaren inguruan, Donamartiriko eta Ziburuko jokalariak.

Emaitza: Ziburu 90 / 81 Donamartiri.

2020eko Irailaren 01a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016