Nundik heldu da Uztaritzen agertu kastorea?
2019ko Otsailaren 15a
Jon Mujika Urteaga natura zalea da
ONCFS, Frantziako Ihizi eta fauna basaren erakundeak egin ikerketen arabera, kastore bat hurbildu da Uztaritzerat. Bazen 300 bat urte ez zela Lapurdin holakorik izan.
Nolaz? nundik etorri den eta kaltegarria ote da ingurumenarentzat? Erantzunak eman dauzkigu Jon Mujika Urteaga natura zaleak, Panpi Mercapideren galderei erantzunez.