Arroka elkarteak kantuz ospatuko ditu bere 40 urteak
2019ko Ekainaren 20a
Ekainaren 29an, Arroka Biarritzeko kultur elkarteak 40 urte ospatuko ditu. Ibilaldi kantatu bat, tanborradarekin izanen da 9.30tarik goiti eta bazkaria Iraty erakustazokan.
Elkartean, kantuaz arduratzen den Joanes Hillauk erran dauku nola abiatu zen elkarte hunen sortzeko ideia, duela 40 urte.