6000 etorkin pasa dira Baionako Pausa gunetik
2019ko Ekainaren 21a
Errefuxiatuen nazioarteko eguna zen ekainaren 20an. Ipar Euskal Herriari doakionez, zenbaki batzu agertu dituzte. Diakite eta Atherbea arduratzen dira pasatzen diren migratzaileetaz. Eta Etorkinekin eta CIMADE, egoiten direnetaz.
Joan den urritik orain arte, PAUSA etxea zabaldu dutenaz geroztik, zenbat etorkin pasa den galdegin dio Kriztof Arotzarenak, Etorkinekin kolektiboko Amaia Fontang-eri.