Kafetegi-haurtzaindegia sortzeko, zuen laguntza behar du Magalak
2020eko Azaroaren 27a
Ihintza Irungaraik eramaten du Magala proiektua Louise Rechederekin / GURE IRRATIA
Bada bi urte Ihintza Irungarai eta Louise Rechede-k kafetegi-haurtzaindegi proiektua buruaren xoko batean dutela. Eta nola diren gauzak, momentu zailenean, preseski pandemia egoera honetan, menturaz, aterabidea atxeman dute.
Departamendutik diru funts bat azaleratu berri da, eta hori aukera ederra izan daiteke. Haatik denen beharra izanen dute, bozka bidez lortzen delako. Olatz Idoate, egon da Ihintza Irungaraiekin.