Bere inguruneari begira jarrita tindatzen du Beñat Loyathok
2021eko Urtarrilaren 05a
Urtarrilaren 10a arte ikusgai duzue Beñat Loyathoren erakusketa / Herria aldizkaria
Beñat Loyatho artistaren erakusketa, Hazparnen Choribit gelan ikusten ahal duzue mementu huntan, eta urtarrilaren hamar arte atxikia izanen da. Aurten, Hazparneko tindulariaren erakusketak gibelatuak izan dira pandemiarengatik, baina hogoita zortzi tindu ikusgai jarri ditu.
Usaian, bezala, erreka, itsaso, laborantza eta paisai munduan egoiten da. Olatz Idoate lankidea izan da erakusketan harekin solastazeko.