Zertarako balio du 5G-ak ?
2021eko Otsailaren 05a
5G-aren hedatzeak, osasunarengan izan dezaken eragin txarrak kezka sortzen / ariase.com
Gaur egun, ez dela azterketarik egin 5G teknologiak sortu uhinen ondorio sanitarioen ikertzeko dio Aiherra Bizirik elkarte berriak.
Bilkura publikoa antolatzen du, CADE ingurumen defentsarako elkartea gomitatuz, heldu den larunbat goizeko 10etan Aiherrako Denen Etxean. Herritarrei informazioa emaiteaz gain, alerta-talde bat sortu nahi du elkarteak, hautetsi eta administrazioek hartu erabakietan eragiteko. Jon Eiherabide kidearekin solastatu da Kriztof Arotzarena.