Kabalaren indarra hondartzak garbitzeko
2021eko Otsailaren 11a
950 kilo eta 12 urte dituen Vanille behorrarekin entseguak egiten ditu Susperregik, hondartzak garbitzeko / GURE IRRATIA
Laster, behar bada, Jean-Mixel Susperregiren behorrak ikusiko dira Ipar Euskal Herriko hondartzak garbitzen.
Senpertarrak Zaldi-Lana enpresa sortu du. Lan tresna sinplea asmatu du. Hortan, are bat sare edo bahe batez osatua eta gibelean tapiza bat. Horren bidez, zaldiak tiratu tresnak, sable azala harrotzen du eta hondarkinak biltzen ditu.
Senpereko aintziran entseguak egiten ari da Jean-Mixel Susperregi. Horietarik bat segitu du Kriztof Arotzarenak.