"Sua 100 metrotara genuen gainekaldetik, azpikaldetik libre ginen beharrik"
2021eko Otsailaren 22a
Yasola benta inguruak urtean hiru aldiz garbitzen dituzte suteez babesteko besteak beste.
Suak urrunean, baina haize bortitzarekin, beldurra nagusi zen Larhun inguruan ziren mendizale ala turistentzat. Yasola benta, Larhun pean kokatua da, Berako lurretan, Urruñako Olheta auzo gainekaldean, Ibardinetik hurbil.
Larunbatean 40bat ziren bertan bazkaltzen. Suhiltzaileek lagunduta jautsi ziren Olhetara, baina Yasola bentako kudeatzailea den Mertxe Perugorria han egon zen. Arantxa Idieder harekin mintzatu da.