"Gu erreakzioan gira eta Sri Lankan prebentzioan"
2021eko Otsailaren 26a
Ekaitz Iturria geroan txinatar medikuntza ere sakondu nahi luke / GURE IRRATIA
Ekaitz Iturria urruñarra osteopata da, eta Asiarat joan da bere ezagutza sakontzeko. Sri Lankan hiru hilabete pasa ditu trukaketan osteopatiaz ikasteko, eta bere lanbidearen beste ikuspegi bat ekarri dio. Bizimodu ederra eta teknika berriak aurkitu ditu. Orain Ziburun duen bulegoan erabiltzen ditu.
Alan Elissondo Ekaitz Iturriaren bulegora joan da bere lekukotasuna biltzeko.