Suteak kaltetu mendietako kabalak bazkatzeko diru bilketa abiatu dute
2021eko Martxoaren 01a
Elkarteak urtero antolatzen du Pastore Lore eguna / Olivier Iglesias - Marie-Laure Roumy
Larrun mendian 800 hektarea erre dira duela aste bat pasa. Pastore Lore elkarteak diru bilketa kanpaina abiatu du bazkarik gabe gelditzen diren kabalentzat soro eta belarra erosteko.
Joan den ostegunean, laguntzaileak hasi ziren lehen mañaterak pausatzen eta pottokei bazka ekartzen.
Traktorearekin lanean zela atxeman dugu Pastore Lore elkarteko presidente ordea, Jean Louis Laduche. Pastore Lore laguntzeko, leetchi.com webgunean egiten ahal duzue.