Euskara irakasle postu erdi baten alde mobilizatu dira Zokoan
2021eko Martxoaren 05a
Buraso eta hautetsiak elkartu ziren ostegunean / GURE IRRATIA
Euskara irakasle postu erdi baten galtzeko lanjerrean da Zokoako Untxin eskola elebiduna. Hori aitzin ikusten du departamenduko ikuskaritzaren eskola karta berriak. Elkarretaratzea antolatu zuen Ikas Bik ostegun goiz huntan eskola aitzinean.
Burasoez gain, Urruña eta Ziburuko hautetsiak ere han ziren erabaki horren salatzeko À¢Â€Â“ Filipe Aramendi Urruñako auzapeza eta Leire Larrasa Ziburuko axuantaren ihardokitzeak bildu ditu Kriztof Arotzarenak