Herritarren iritzia hartuta berrituko dute Hazparne zentroa
2021eko Maiatzaren 17a
Emile Diratxet Hazparneko axuantak esplikatu digu nola pasako den / GURE IRRATIA
Heldu den urtean abiatuko dira Hazparnen, hiri-erdiaren berrantolatzeko obra handiak.
Horren karietara, herriko etxeak, tailer parte hartzaile batetarat gomitatzen ditu herritar, elkarte eta komertsanteak. Arkitektuek kudeatuko dute eta maiatzaren 28an iraganen da atsaldeko 6tan, Elgar zentroan.
Aitzinetik izenak eman behar dira: 05 59 29 60 22ra deituz. Hortaz mintzatu zaio Emile Diratxet axuanta Kriztof Arotzarenari.