Gure bazterrak zorrozten Saran
2021eko Maiatzaren 21a
Aline Oronoz Saratarra antolatzailearekin hitz egin dugu / GURE IRRATIA
Feminismoa eta bere borroka ez baita berdin bizitzen hiri handietan eta herri ttipietan "Gure Bazterrak zorrozten" tailerrak antolatu ditu Saran, larunbat honetan Bilgune Feministak. Lekuko feministek Lur Berri gelan eman dute hitzordua, goizeko 11etan. Bertan, hiriko borroka feministatik baztertuak edo ez direnak arras identifikatzen izanen dira protagonistak. Aline Oronoz Saratarra da antolatzaileetariko bat, Olatz Idoaterekin hitz egin du.
Izena emaiteko, internetez egin beharra zen.