Elealdi elkartearen proposamenak euskara ikasteko
2021eko Irailaren 07a
Maryse Elizalde Elealdi elkarteko kidea / GURE IRRATIA
Angeluko Elealdi elkartean, euskara ikasteko taldeak osatzen ari dira.
Ibilmoldea: oren bat eta erdiko kurtsoak helduentzat,kopuru ttipitan, goizetan eta eguerdi eta biak arte, denei irekiak. Maryse Elizalde Elealdi elkarteko kidearekin solastatu da Kriztof Arotzarena.
Irailaren 21ean hasiko diren kurtsoen aipatzeko 3 informazio bilkura publiko izanen dira:
-Angelun Tivolin, Manex Goyhenetche Kultur Etxean irailaren 07an 19tan.
-Baionan Zizpa Gaztetxean, irailaren 9an 19tan
-Biarritzen Skateparkean irailaren 15ean, asteazkenez 19tan.