Zizpa gaztetxeak bere sartzea egiten du
2021eko Irailaren 21a
Andrea Ibarra Gaztetxeko kideak tailerrak aipatu dizkigu / GURE IRRATIA
Uda aski lasai baten ondotik, tailerrekin berriz hasiko da Baionako Zizpa gaztetxea. Astelehen honetatik goiti, hainbat ekimen proposatuko dituzte, izan baionar edo auzo herritarrendako.
Musika, antzerki, kirola… hautatzeko manera izanen da. Olatz Idoate, Andrea Ibarra Gaztetxeko kidearekin mintzatu da.