Baionan Kantuz taldea berriz karrikara aterako da larunbatean
2021eko Irailaren 24a
Baionan Kantuz taldeak karrikan jendearekin kantatzea gustukoa du.
Baionan Kantuz berriz bilduko da, kasik urte bat eta erdiz karrikarat atera gabe egon ondoan. Larunbatean, irailaren 25ean, hitzordua emaiten dute Euskal Museo aitzinean.
Guillaume Irigoienek erran daukun bezala berantetsia zuten publikoarekin berriz kantuz aritzeaz.