28 kilometro oinez, itsas bazterretik
2021eko Urriaren 08a
Jean Marc Landaretxe Ibaialde elkarteko kidea / GURE IRRATIA
Sokoatik Angelura, bide laburrenetarikoa, itsas bazterrekoa izan daiteke. Itsas hertzekoa xuxenago oinez ibiltzen bagira. Eta hori da preseski Kostalde Baleadaren funtsa.
Urriaren 9 honetan Ibaialde elkarteak bultzaturik, Kostalde Baleadaren 9. Edizioa iraganen da. Sokoatik, Angelura, 28 km egin beharko dira baina gehienak itsas hertz-hertzetik, marea behera dela baliaturik. Jean Marc Landaretxe antolatzailea Olatz Idoaterekin da. Izenak emateko edo posta elektronikoa: kostaldebaleada@gmail.com.