"Ikusiko dugu kasko gogorra dienez, edo gure kaskoa baino gogorra din"
2021eko Azaroaren 02a
Hazparne eta Kanbo arteko bidean banderolak jarri dituzte herritarrek / GURE IRRATIA
52 etxebizitzako proiektuaren kontra mobilizatzen dira Urkoiko herritarrak. 1,25 hektareko lur eremuarendako, Pichet Immobilier promotoreak salmenta hitzarmen bat lortu du milioi bat euro baino gehiagotan.
Herriko etxeak nahiko luke eremu hori berriz laborantxarako lurra bilaka dadin baina promotoreak nahi du proiektua bururatu kanbiamen hori efektiboa izan aitzin.
Oier Elisseiry Urkoitarrarekin mintzatu da Antton Castoreo.
Orai arte, 2 bilkura antolatuak izan dira herriko etxearekin eta hautetsiekin lanean segitzeko asmoa dutela adierazi daukute Urkoitarrek. Elgarretaratze bat antolatzen dute azaroaren 6an, 10.30tan Patronage gela aitzinean Urkoin.