Beñat Loyathoren erakusketa ikusteko azken egunak
2021eko Azaroaren 05a
Beñat Loyatho hazpandar ongi ezagutzen Choribit gela / GURE IRRATIA
Beñat Loyatho hazpandar margolaria oraino igande arte izanen da Choribit gelan, bere margolanen erakusten.
Hogei bat lan erakusten eta saltzen ditu, lapitzez edo tinduz eginak, natura, etxeak, baserritarrak, koloretsu edo xuri ta beltzez. Panpi Mercapide izan da Beñat Loyathoren erakusketan.