Sugarren Mende ikusgarri dramatizatua
2021eko Azaroaren 19a
Uztaritzen aurkeztuko dute Sugarren Mende ikusgarria larunbatean.
Sugarren Mende ikusgarri dramatizatua: antzerki, musika eta marrazkien bidez ikusten ahalko da azaroaren 20an Uztaritzen, Lapurdi gelan 8.30tan.
Lapurdin eta Nafarroan emazteen kontra, 17. mendean izan sarraskia antzeztu dute, Asisko Urmenetaren liburuan oinarritua.
Zortziko elkarteak du antolatzen, Peio Berhocoirigoinekin mintzatu da Panpi Mercapide.