Etxeko 5 garagardo mota Aroberri ostatuan
2022ko Urtarrilaren 25a
Estebe Fagoaga Aroberriko kupelen ondoan / GURE IRRATIA
AROBERRI izena du Senpereko Arocena ostatu-jatetxeak joan den agorrilaz geroz. Biriatu eta Donibane Lohizunen egon ondotik, sorterrira itzuli dira Estebe Fagoaga eta bere emaztea, lehengo Arocena ostatu-jatetxearen segida hartzeko.
Bainan, berezitasun bat gehituz: nano-garardotegi edo garagardotegi ttipi bat ezarri dute ostatu xokoan. Kriztof Arotzarena Estebe Fagoagaren ganat joan da xehetasunen bila.