Ongi prestatuta ere, Essor Basque lasterketan ez du parte hartuko Maxime Renoux-k
2022ko Otsailaren 10a
Maxime Renoux gogoz prestatua zen Essor Basque-an parte hartzeko / GURE IRRATIA
Laboral kutxako koloreekin parte hartzekoa zuen Essor Basque bizikleta lasterkaldian Maxime Renoux-k. Lasterkaldia, otsailaren 5ean hasi zen, igande honetan bururatzen da. Txirrindulari lapurtarrarentzat, gogoz ezagutzen dituen bideak dira.
Maleruski, elkarrizkerta egin dugunetik, Maxime Renoux belaunean kolpatu da, ez du beraz parte hartu ahal izan lasterketan. Entzun Xabi Carricartek egin zion elkarrizketa.