"Euskal Herriko 25 urte petikako guzientzat da musika lehiaketa"
2022ko Martxoaren 25a
Jon Tapie-k zazpi probintzietako musikariak izatea nahi luke / GURE IRRATIA
Miarritzen hitzordu berria proposatzen du Festilasai elkarteak.
Ekainaren 18an, Ttikilasai eguna antolatzen dute, eguneko hitzordua, familiala.
Berezitasuna, lehiaketa batean parte hartuko duten 6 talde gaztek jotzen ahalko dutela. Festilasaiko Jon Tapie-rekin mintzatu da Arantxa Idieder.
Apirilaren 10a arte duzue izena emateko, kondizio bakarrak dira 25 urtez petikako taldea izatea, profesionala ez dena eta Euskal Herrian bizi dena.