Neurri ttipiko eskulturen erakusketa
2022ko Apirilaren 01a
Erakusketan parte hartzen duen IF Uztaritzeko artistarekin egin du bisita Panpi Mercapidek / GURE IRRATIA
"Gaurko Euskal Eskultura" deitu erakusketa proposatzen du Azken Muga kolektiboak, Angeluko Compagnons-en erakusgelan. 100 lan ikusgai dira, 20 x 20 x 20 neurrikoak dira.
Erakusketa ikusgai da Angeluko Compagnons-en egoitzan apirilaren 6ra arte, idekia da eta urririk: astelehenetik ostegunerat 9 etarik 7etarat eta ostiralez 9 etarik 5etarat.
Apirilaren 9tik goiti Hazparneko elizaren kriptan ikusgai izanen da.