Bastidarrekin harremana landu dantzari esker
2022ko Apirilaren 15a
Ihintza Irungarai dantzariak parte hartzen du Haria proiektuan / GURE IRRATIA
Bada urte bat "Le Fil" Haria izeneko herri proiektua hasi duela Clarenza elkarteak hiru dantzari deitu ondoan. Aurten, biztanleekin ere lotuko dute, Bastidan denei idekitako dantza tailerrak proposatzen baitutuzte. Xabi Carricart, Ihintza Irungarai dantzarietariko batekin egon da.
Lehen bi tailerrentzat berantegi da, bainan izena emaiteko, christine@clarenza.org helbidera idatzi edo 05 59 70 14 93ra deitu. Nahi den eguna eta dantzaria hautatu beharko da.