Andoni Iturriria : Operan kantari profesional izaiteko bidean
2022ko Maiatzaren 24a
30 urte dituen Andoni Iturriria kantari liriko profesional izateko bidea hartzen ari da / GURE IRRATIA
Ttipidanik kantua, eta operak gustukoak izanda, irakaskuntsa utzi eta 26 urtetan Andoni Iturriria Bordeleko kontserbatorioan sartu da, bere pasioaz bizitzeko helburuarekin.
Tenor ahotsa duen urruñarrak 30 urte ditu orain, eta ondoko irailean bere musikari ikasle ibilbidea segituko du Montrealen Kebeken; uda honetan Landesetako Opera batean lortu duelarik bere lehen kontratua eta Miarritzeko Casinoan ikusgai izango da uztailaren 29an.
Arantxa Idieder mintzatuta da harekin bere ibilbideaz. Elkarrizketa bururaino entzun, sorpresa polita izango duzue...