Zortzi bikotea, laukote Luna Negran
2022ko Maiatzaren 24a
Bixente Junca, Pierre Sangla, Thomas Saez eta Xanti Legarto Zortzi laukotea.
Lapurdiko Zortzi taldeak disko berria aurkeztuko du Luna Negran Baionan, maiatzaren 26an 20.30tan. Bikote zena, laukote bilakatu da orai taldea, bere sorkuntzak proposatuz.
Xanti Legarto eta Bixente Junca sortzaileekin mintzatu da Panpi Mercapide, heien errepika baterat izan da.