Haurren inklusioa laguntzeko BrikaBrak erraldoia
2022ko Maiatzaren 27a
Brik a Brak hauei esker, Integrazio Batzordea laguntzen dute / @integraziobatzordea
Aurten Brik a Brak erraldoia proposatzen dute Xalbador kolegioak eta Uztaritzeko ikastolak Kanbon, maiatzaren 28 eta 29an, Integrazio Batzordearen alde.
Normalki Xalbadorren urrian iragaiten da, bainan jaz ezeztatua zutenez, eta Uztaritzeko ikastolak maiatz ondarrean egiten duenez, deliberatu dute elgarrekin egitea.
Lore Aristizabal ikastolako Integrazio Batzordeko ordezkariak erran dauku ez zela aldaketa bakarra.