"Ez zen gure hastapeneko helburua bainan lortu dugu"
2022ko Maiatzaren 30a
Ndeye Seune hendaiarra Euskal Kostako eskubaloi jokalaria da.
Eskubaloian, Euskal Kostako bigarren taldea Nazional 2 mailara iganen da. Elkarte horrek, Angelu, Miarritze eta Baiona elkartzen ditu. Lehen ekipa nazional 1ean ari da, nesketan den mailarik gorena Ipar Euskal Herrian. Bainan gaur, bigarren taldea dugu aipatuko, Xabi Carricart Ndeye Seune jokolari gaztearekin egon baita.
Urteko azken partida galdu dute Périgueux-ren kontra 30 eta 20. Bainan emaitza horrek ez du deus aldatzen.