2 milioi eurotan, nork erosten ahal du Ainhoako etxea?
2022ko Ekainaren 27a
Herriko etxeak azpimarratu du herritarren mobilizazioa sustengatzen zuela / GURE IRRATIA
Galdera horri erantzun dute larunbateko mobilizazioan. Prezio horretan, ainhoarrek ala lekuko jendeek ezin dute erosi. Goizeko 11etan herriko sarreran hitzordua eman zuen Ainhoa Beti herritar elkarteak larunbat goiz honetan, Alda eta EHbai-en sustenguarekin. 200bat pertsona abiatu da herriko sartzetik, oinez, Arkaitza etxe pareko pentzeruntz. Bertan egin ditzute hitzartzeak.
Espekulazioaren kontrako mezua izan da nagusi, Arantxa Idiederren erreportaia.