"Helburua sailkapeneko lehen postuak jokatzea da"
2022ko Irailaren 14a

Lea Iralde, Euskal kosta eskubaloi taldeko kapitaina / Rémy Giraudon - Côte Basque Handball.
Udaberri huntan arazo ttiki batzu izanagatik, Euskal kosta eskubaloi taldea berriz ere Nazional 1 mailan ariko da aurtengo sasoian, hots Ipar Euskal Herrian euskal talde batek duen mailarik gorenean. Sasoia joan den larunbatean hasi zen, galtze batekin lapurtarrendako 22-18, baina bidea oraino luzea da. Aurkezpen ttiki bat egiten digu Lea Iralde kapitainak, Olatz Idoate egon baita kirolariarekin.
Ez ahantz, Baiona / Mios partida larunbatean irailaren 17an Baionako Lauga gelan arratsaldeko 19.00etatik goiti.