Chimères antzerki taldeak tailerrak proposatuko ditu urte osoan euskaraz
2022ko Irailaren 15a
Chimères antzerki taldeko David Ondars / GURE IRRATIA
Hendaian 8 eta 11 urte arteko gaztetxoek euskaraz antzerkia lantzeko parada izanen dute ikasturte honetan.
Chimères antzerki elkarteak egiten duen proposamen berria da eta antzerki tailer hauen inguruan mintzatzeko Chimeres antzerki elkartetik David Ondars gomitatu du Maia Muruagak.
Irailaren 20an antolatzen dute informazio bilkura, denentzat gelan arratseko 7tan.