Ziburuko kultura denboraldia larunbat honetan hasten da
2022ko Irailaren 23a
Ziburuko herriko etxeak egin du kultura denboraldiaren aurezpena / GURE IRRATIA
Ziburun kultura denboraldi berria larunbatean irailaren 24an abiatuko dute, denboraldiaren estrenan hip hopa, antzerkia eta musika emanaldiak izango dira. Euri iragarpenengatik, Barthes karrikan kokatua den gelan egingo dituzte ikusgarriak.
Larunbateko kultur denboraldi estrenaz eta abendu bitarteko hitzorduez mintzatu da Maia Muruaga Ziburuko herriko etxeko euskara arloko auzapozerdorearekin, Fanny Lascuberekin.