"Bakarrik galduak dira, egiten ez diren borrokak" Hiru eguneko okupazioa abiatuko dute ostiralean
2022ko Urriaren 19a
Marienia Ez Hunki manifestaldia egin zuten apirilaren 23an Kanbon / EUSKAL IRRATIAK
Kanboko Marienian, ostiral eguerdian ematen dute hitzordua, okupazioa abiatzeko.
Arbonako okupaziotik abiatu OSTIA kolektiboak deiturik, herriko lurrak, laborantxa lurrak babestuak izan daitezen egingo dute okupazioa. Marieniako lurrez gain, Kanboko Ezker pareta ondoko eta Arnaga pareko lur batzu ere galtzeko arriskuan direla azpimarratzen dute. Hitzaldiak, animazioak, manifestazioa eta sopresak izango dira 3 egunez. Panpi Merkapide mintzatu da Kolektiboko kide den Amaia Beyrie-rekin.