Senpereko ikastolak bere 50 urteak ospatuko ditu asteburuan
2022ko Urriaren 20a
Argitxu Bellecave, Paxkal Duhau eta Balbina Lagourgue etorri dira Senpereko ikastolaren aipatzera / GURE IRRATIA
Senpereko Zaldubi ikastolak ateak ideki zituen 1971an, herri erdian.
Urriaren 22 honetan, larunbatean kirol zelaian izanen da besta. Aperitifa, bazkari, dantza, kantu eta kontzertuak antolatu dituzte ikastolaren 50 urteak ospatzeko.
Lehen ikasleetan izan den Paxkal Duhauk bere lekukotasuna ekarri dauku, eta ikastolako buraso diren Balbina Lagourgue eta Argitxu Bellecavek aipatuko daukute egitaraua, eta gaur egungo ikastolan diren egin beharrak.