"Helburu nagusia da inklusioaren aldeko lana eramatea, bainan behar bati ere erantzuten dugu prezio apalak eginez"
2022ko Azaroaren 04a
Pantxin Duhart Larresoroko Bil ta Bila elkartearen denda aitzinean / GURE IRRATIA
Pasa den urtean, 13.000 euro bildu zituen Bil ta Bila elkarteak bere Larresoroko denda ttipiari esker.
Bigarren eskuko jantzi, baxera, eta edozer gauza saltzen dituzte, laguntzaileek deitzen duten "butika" hortan. Saldutako emaitzarekin, hiru hilabetero, Integrazio Batzordea elkarteari egiten dio txekea taldeak. Irail bukaeran, 3777 euro bildu zituzten.
Arantxa Idieder baliatu da, Bipia eta Hatsa kirol gelaren gibeleko dendara hurbiltzeko, ostiral arratsalde hastapen batez, Pantxin Duhart bisitari lagun.